X

PRIBATUTASUN-POLITIKA

1. Enpresaren datuak

Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikulua betez, ondoren, enpresaren identifikazio-datuak emango dira.

Sozietatearen izena: SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA, S.A.
I.F.K. / I.F.Z.: A-48434781
Egoitza soziala: Landabaso pol. Z/G , 48370 Bermeo (Bizkaia)
Telefonoa: 946 880 500
Faxa: 946 880 376

2. Jabetza intelektuala

Webgune honetan jasotako iturburu-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak, informazioa eta edukiak jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideei buruzko Espainiako legeriak babestuta daude SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA, S.A.ren alde eta ez dago baimenduta webgunea, osorik edo partzialki, erreproduzitzea eta/edo argitaratzea, ez informatikoki tratatzea, banatzea, hedatzea, aldatzea, eraldatzea edo deskonpilatzea, ez eta titularrari legez aitortutako gainerako eskubideak ere, SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA, S.A. beraren aldez aurretiko eta idatzizko baimenik gabe.

Erabiltzaileak bere erabilera pertsonal eta pribaturako soilik erabil dezake webgune honetan ageri den materiala, eta debekatuta dago merkataritza-xedeekin edo zilegi ez diren jardueretarako erabiltzea. Jabetza intelektualetik ondorioztatutako eskubide guztiak SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA, S.A.k berariaz erreserbatuta ditu.

SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA, S.A.k aurreko baldintzak betetzen direla eta bere webguneetan aurkeztutako edukiak behar bezala erabiltzen direla zainduko du. Erabiltzaileak eskubide horiek urratu edo bete gabe uzten baditu, dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak burutuko ditu.

3. Datu pertsonalen babesa

SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA, S.A.ren pribatutasun-politika

Webgune hau erabiltzen duzun bakoitzean indarrean dagoen Pribatutasun Politikaren eraginpean egongo zara, eta testua berrikusi beharko duzu berarekin ados zaudela egiaztatzeko. Ematen dizkiguzun datuak xede hauek dituen SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA, S.A.ren erantzukizunpeko fitxategietan tratatuko dira:

  1. bien artean salerosketa-kontratu bat, zerbitzu-prestazioko bat edo beste edozein motatako kontratu bat garatzea, betetzea eta egikaritzea
  2. planteatzen dizkiguzun eskaerei erantzutea
  3. SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA, S.A.ren produktu edo zerbitzuei buruzko informazioa ematea, posta elektronikoz edo jakinarazpen elektronikoko beste edozein bitarteko baliokideren bidez (adibidez, SMS) merkataritza-jakinarazpenak bidaltzea barne.

SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA, S.A.k Landabaso pol. Z\G, 48370 Bermeo (Bizkaia) du helbidea eta, tratamenduaren arduradun gisa, konpromisoa hartu du zure informazio pertsonalaren konfidentzialtasuna errespetatzeko.

Zure datuak ez zaizkio beste entitate bati emango zure baimenik gabe.

Sarbide- eta zuzenketa-eskubideak, tratamendua mugatzekoa, ezabatzekoa, eramangarritasun-eskubidea, eta emandako baimena ezeztatu eta atzera botatzeko eskubidea erabil ditzakezu zure NANaren kopia batekin batera idatzi bat bidaliz lehen aipaturiko helbidera edo posta elektroniko honetara: campos@salica.es.

Zure eskubideak errespetatzen ez badira, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.

4. Askotarikoak

A.- Cookie-ak:

Zure ordenagailuari buruzko informazioa bil dezakegu, behar izanez gero, sistemaren administraziorako IP helbidea, sistema eragilea eta nabigatzaile-mota barne. Gure webgunean nabigatzeko moduari buruzko datu estatistikoak dira.

Arrazoi beragatik, Interneteko zure erabilera orokorrari buruzko informazioa lor dezakegu zure ordenagailuaren disko gogorrean biltegiratzen den Cookie-n fitxategiaren bitartez. Cookiek zure ordenagailuko disko gogorrera transferitzen den informazioa dute.

Cookiek gure webgunea hobetzen eta zerbitzu hobea eta pertsonalizatuagoa ematen laguntzen digute. Honako hauek egiten laguntzen digute:

Zure nabigatzailean Cookieak ez onartzeko aukera ematen duen konfigurazioa aktibatuz uko egin diezaiokezu Cookie-ak onartzeari. Baina konfigurazio hori hautatzen baduzu, baliteke webgunearen leku jakin batzuetarako sarbiderik ez izatea edo gure zerbitzuren bat erabiltzerik ez izatea. Zure nabigatzailearen konfigurazioa Cookie-ak ez onartzeko moduan doitu ez baduzu, gure sistemak Cookie-ak sortuko ditu gure webgunera konektatzen zarenean.

B.- SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA, S.A.k bere webgunean jasota dagoen informazioa eta haren konfigurazioa eta aurkezpena aldatu ahal izango ditu aldez aurretik abisatu gabe.

C.- SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA, S.A.k konpromisoa hartu du, bitarteko honen bidez, PUBLIZITATE IRUZURTIRIK EZ EGITEKO. Beraz, xede horretarako, ez dira publizitate iruzurtitzat joko SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA, S.A.ren webgunearen ataletako edukian aurki daitezkeen errore formalak edo zenbakizkoak, baldin eta atal horietan jasotako informazioaren mantentze eta/edo eguneratze ez-osoaren ondorioz sortutakoak badira. SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA, S.A.k, atal honetan xedatutakoaren ondorioz, errore horien berri izan bezain laster zuzentzeko konpromisoa hartu du.

D.- SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA, S.A.k konpromisoa hartu du MERKATARITZA-JAKINARAZPENIK EZ BIDALTZEKO HALA IDENTIFIKATU GABE, Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean xedatutakoaren arabera. Xede horietarako, ez da merkataritza-jakinarazpentzat joko SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA, S.A.ren BEZEROEI bidaltzen zaien informazio guztia, baldin eta bezeroaren eta SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA, S.A.ren arteko kontratu-harremanari eustea eta informazio- eta prestakuntza-zereginak eta bezeroak enpresarekin kontratatuta duen zerbitzuaren berezko beste jarduera batzuk betetzea bada bere helburua.

E.- SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA, S.A. ez da egingo erabiltzaileak webgune honetan sartzean eta/edo webgunean jasotako informazioa erabiltzean egin ditzakeen ez-betetzeen erantzule.

F.- SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA, S.A. ez da egingo webgune honetan jasotako informazioaren, gaien eta programen erabileraren ondorioz sor daitezkeen kalte eta galeren erantzule, edozein delarik haien izaera. Webgune honen bitartez, hirugarrenek eskainitako prestazio eta zerbitzuetara iristea ahalbidetzen duten estekak (linkak) eta hipertestua ez dira SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA, S.A.renak eta ez daude horren kontrolpean; entitate hau ez da egingo haietan dagoen informazioaren eta informazio horrek izan ditzakeen ondorioen erantzule.

G.- SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA, S.A. ez da egingo hirugarren pertsonek entitatearen jabetzakoak izan gabe webgune honetan azaltzen diren marka-izenekin, produktu-izenekin eta merkataritza-markekin egiten duten legez kanpoko erabileraren erantzule. Ez da egingo webgune honen bitartez hel daitekeen webguneen edukiaren osotasunaren, egiazkotasunaren eta legezkotasunaren erantzule ere.

H. Azken batean, Erabiltzailea da webgune honetan dauden zerbitzu, eduki, esteka (linkak) eta hipertestuaren erabileraren erantzule bakarra.